El Parque Infantil de Navidad (PIN) registra una asistencia de 3300 personas

10.01.14
Kultura eta Gazteria

3.300 pertsona baino gehiago sartu dira itxi berri den Gabon Haur Parkera. Parkea zortzi egunez zabalik izan dela kontutan hartuta –abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean-, joandakoen eguneko bataz bestekoa hirurehun eta berrogeita hamar pertsonatik gorakoa da. Partaideen kopuru hori jarduera udal kiroldegian egiten denetik, handiagoa izan da eta aurreko urteetako kopuruaren pareko mantendu da. Izan ere, parkea oso errotua baitago.Parkeko erabiltzaileen ustez, kiroldegiko instalazioak “erosoak dira eta eskura daude, hirigunean bertan”.

Erabiltzaileek eta, batez ere, horien gurasoak jarduerarekin konforme agertu dira eta ekimena ontzat eman dute. Izan ere, familientzat oso ondo datorkigu, Gabonak epe berezia izanik ere, seme-alabek oporretan izaten baitugu. Parkean ez da aparteko gertakaririk izan eta, oro har, bertaratutakoek ados agertu dira bertan eskainitakoarekin.

Jarraian, Eguberriko Haur Parkeko sarrera-datuak adierazten ditugu:

2013ko Gabon Haur Parkeko sarrera-datuak Asistentzia datuak GHP 2013
Eguna Goizez Arratsaldez Guztira
abenduaren 26an (osteguna) - 351 351
abenduaren 27an (ostirala) 216 303 519
abenduaren 28an (larunbata) 192 256 448
abenduaren 29an (igandea) 139 276 415
abenduaren 30ean (astelehena) 168 288 456
abenduaren 31n (arteartea) 115 - 115
urtarrilaren 2an (osteguna) 115 261 376
urtarrilaren 3an (ostirala) 134 232 366
urtarrilaren 4an (larunbata) 90 173 263
Guztira 1169 2140 3309

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan