2014ko Inauteriak iragarriko duen kartela hautatzeko lehiaketa

13.01.14
Kultura eta Gazteria

Udal kultura sailak Inauterien hurrengo edizioa iragartzeko urtero deitzen duen kartel-lehiaketa deitu du. Kulturak jada zabalik du lan eta proposamenak aurkezteko epea, horiek bidal daitezkeelarik otsailaren 12ra bitartean, hori barne. Lehiaketaren irabazleari 450 euroko saria emango zaio, eskudirutan. Proposamenak Lobiano Kultur Gunera bulegora eraman edo postaz bidali daitezke urtarrilaren 16ra bitartean. Bertara eraman nahi dutenek, kontutan eduki dezatela bertako ordutegia goizeko bederatzietatik iluntzeko bederatzietara bitartekoa dela. Postaz bidaliz gero, jarri behar den helbidea ondokoa da: Goienkale 10, 48260 Ermua (Bizkaia).

Kartela egiteko teknika librea eta egileak berak aukeratzekoa da. Deialdia arautzen duten oinarrietan xedatutakoaren arabera, lanek neurri zehatz batzuk eduki behar dituzte. Tamainarik txikiena 42x30 cm dira eta handiena, berriz, 48x33 cm-ra artekoak. Gaiari dagokionez, autoreak erabaki behar du Inauteriak zein ikuspegitik landu, baina nahitaezkoa da, jai horren atalen bat adieraztea. Halaber, ‘Ermuko Inauteriak 2014’ esaldia agertzea ere, derrigorrezkoa da. Lanak euskarri zurrun batekin babestuak aurkeztu beharko dira, azalean 2014ko Inauteriak esaldia idatziz. Barnean, egilearen datuak jasotzen dituen txartela sartuko da.

2014ko otsailaren 14an kasurako bilduko den epaimahaiak irabazlea nor den erabaki eta haren izen-abizenak ezagutaraziko ditu. Epaimahaiak saririk ez emateko aukera du, baldin eta haien ustez mailarik izaten ez bada. Lehiaketan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan