Oscar Blancoren argazkiak ikusgai Lobianon

11.02.14
Kultura eta Gazteria

Óscar Blanco Gutiérrez ermuarrak argazki erakusketa zintzilikatu du Lobiano Kultugunean, zeina otsailaren 16ra bitartean mantenduko duen. Erakusketak kolorezko hogeita bost bat inguru argazki inguru aurkezten digu, non Ermua Antzokitik iaz pasa izan diren artista eta kantariak ardatz direlarik. Argazki bilduma izan ere Antzokitik aurreko urtean pasatako ikuskizun eta artisten laburpena baita.

Erakusketa zabalik dago egunero, astelehenetik igandera, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren otsailaren 16ko igandera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da.

Óscar Blanco ‘Ostarku’ argazkilaritza elkarteko kide da. Eta udal Kultura alorreko kolaboratzailea eta zeharka gure webgune honetakoa, bertan argitara eta ezagutzera ematen baititugu ikuskizunetan ateratzen dituen argazki ederrak. Bilduma iazko 2013an Antzokian izandako programazioaren berri ematen digu, bertako oholtzara antzeztera edo musika emanaldiak eskaintzera igo diren artistak gogora ekarriz. Iaz bisitatu gintuztenen artean esaterako, ondokoak ditugu, Carmen Machí, Gorka Otxoa, Carla Hidalgo, Pepe Viyuela, Andoni Ferreno, Jorge de Juan, Gurutze Beitia eta Julián Iantzi aktoreak eta, musika eta kantagintzan, India Martínez, José Mercé, Pau Donés, Ara Malikian, Eñaut Elorrieta edo Lagarto Amarillo, beste hainbaten artean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu