2014ko Inauteriak iragarriko duten kartela hautatu du Kultura sailak

14.02.14
Kultura eta Gazteria

Inauteriak ate joka ditugula eta, kultura sailak ezagutarazi eta argitara eman du kartel lehiaketako obra garailea eta lan horren egilearen izen-abizena. Udalak antolatutako 2014ko Inauteriko kartel lehiaketaren irabazle da Miriam Azpilikueta Domínguez, 40 urteko eibartarra. Lehiaketa honek 450 €tako sari bakarra du eta diru kopuru hori autorearentzat da. Lehiaketara 29 lan aurkeztu dira, iaz baino bi gehiago. Epaimahaiak aurkeztu diren lanen maila positibotzat jo du. Lanean kolorezko zapatila bi ikus daiteke pailazoenak izateko eraldatze prozesuan, ondoan pintura potea eta pintzela dute eta Goienkale bezalako galtzada-harrizko zoladura batean kokatuta, marra horizontal koloredunak dituzten galtzerdiak ere izanik. Fondoa zuri eta gris kolorekoa da, eta oinean goiko ezkerraldean 2014ko Inauteriak esaldia darama idatzita.

Egitarauari hasiera emango zaio otsailaren 27ko ostegunean, ‘Eguen zuri’ egunean

Inauteriei hasiera emango zaie otsailaren 27ko ostegunean, ‘Eguen Zuri’ egunean. Arratsalde horretan, tradizioari jarraiki, oilarraren jokoa jokatuko da herriko plazan eta gazteenek, diskoteka izango dute. Ostiralean, Euskal Biruseko kideek ‘Hartza Eguna’ ospatuko dute, kalejira eginez eta kopla zaharrak kantatuz. Programa osoa argitaratuko dugu, alea moldiztegitik etorri bezain pronto.

Larunbatean gauza eta jarduera asko izango ditugu herrian, eguerditik hasi eta goizaldera bitartean. Asteartean, amaiera emango zaio aurtengo edizioari, jarduerak arratsaldetik gauera artean izango ditugularik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu