Travelling’ Bothers taldeko musikarien emanaldia zuzenean Lobianon
Travelling’ Bothers taldeko musikari eta senideak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiako Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrera bakoitzak 8 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan.
Euskal Herrian badira standarrak jotzen duten edo bluesaren baliabideak eta eraginak baliatzen dituzten taldeak, baina jazzarekin gertatzen den bezala, gutxi dira generoaren sustraiak proiektu pertsonal baten oinarri gisa bere egiten duten interpreteak. Historian zehar ibaien erribera eta deltekin harreman estua izan dute Bluesman handiek eta Blues banda mitikoek. Travellin’ Brothers ez da salbuespena. 2003. urte amaieran sortu zen taldea Bizkaiko Leioa herrian, Bilboko itsasadarraren ertzean, eta benetan inspirazio handia jaso du Nerbio ibaitik eta haren industria izaeratik. Urte hauetan guztietan beren buruak eratu dituzte taldeko kideek; sei lagun dira, sei anaia, eta gogokidetasuna da haien bertute handienetako bat, eszenatokien gainean erakusten duten jarreran ondo asko ikusten den bezala.
Musika eskarmentu handia du gaur egun Travellin’ Brothers taldeak. Zortzi urtetik gora daramatzate gogor lanean, gorantz etenik gabe eta hobetzeko nahia erakutsiz beti ere. Hiru disko eta 350 kontzertutik gora haien ibilbidearen erakusgarri. 2012. urtean Big Band esperientziarekin.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan