Eguen zuriko oilarrak eta ikasleek hasiera emango inauteriei

27.02.14
Kultura eta Gazteria

Aurtengo inauteriei hasiera emango zaie gaur Ermuan. Eguneko protagonista, betiko legez, ume eta gazteak izango dira. Jarduerei arratsaldeko hiru eta erdietan emango zaie hasiera. Gaur, ‘Eguen Zuri’ eguna izanik eta tradizioari jarraiki, ‘oilarraren jokoa’ jokatuko da herriko plazan. Joko horretan parte hartuko dute herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek, atera behar dutenek zozketa bidez aukeratzen dira aldez aurretik izena eman dutenen artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute saria gordetzen duen egurrezko kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ematen dizkioten jarraibideei eta musikari segituaz. Azken urteetan bezala, aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko. Jarraian, Xaibor DJak haurrentzako musika eta diskoteka jarriko du. eguraldi oso eskasa eta euri asko botatzen badu, jarduerak Aritzmendi frontoian egingo dira. Nolanahi ere, erabakiaren berri ikastetxeen bidez emango zaie ikasleei.

Bihar, ‘Hartza Eguna’

Biharkoan, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola eta institutua, Eskolabarri, herriko Kaltxango eta udal euskaltegiek eta Deba Beheko Bertso Eskola, Alboka Musika Eskola eta Antxitxiketan. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko seiak geroztik. Kalejiran ohiko legez plazatik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuko dira kalerik kale.

Jarraian egitaraua uzten dizuegu PDF formatuko artxiboan, kontsultatu ahal izateko. Egitarauak bi orrialde ditu, aurrenekoak edizioko kartel irabazlea dago eta bigarrenean ekitaldi, ordu eta lekuen xehetasuna.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan