Ermuak bere kontratu txikien erdia esleitzen die eskualdeko enpresa edo pertsonei

28.02.14
Ekonomia eta Ogasuna

Ermuko biztanleak enpleguarekiko kezkatuta gaudela agerian geratu zen Udalak abiarazitako parte-hartze prozesuan, eta horretan Udalari eskatu zitzaion herriko gremioei lehentasuna eman herriko merkataritzan erosi eta kontsumitzea, enplegu eta ekonomiaren pizgarria izateko. Horiek horrela, eta ditugun datuei erreparatuz gero, esan beharra dugu Udalak 2012an martxan jarri zituen kontratu txikietatik % 50,6a eskualdeko enpresek eta pertsonek gauzatu zituztela. Udalak itxirik duen azken urtealdian 626 kontratu txiki bideratu zituztela azpimarra behar da.

Enpresen kokapenari edo kontratu hauetako pertsona adjudikaziodunei dagokionez, urtealdi horretan kontrataturiko 450 enpresa Ermukoak ziren, 109 Eibartarrak, eta 30 Mallabikoak, guztira 589 eginez. Beste kontratuak esleitu zitzaizkien beste 575 enpresa edo pertsonek Euskadin eta Espainiako Estatuan zeuden kokatuta. Esleipen berak hainbat adjudikaziodun izan ditzakeela kontuan izan behar da, enpresa bakoitzak lanaren parte ezberdinez arduratu baitaiteke. Eta hain zuzen, hori da enpresa kopurua formalizatutako kontratuena baino altuagoa izatearen arrazoia.

Kontratazio kontuetan indarrean dugun araudia betetzeko kaltetan gabe Udala, kontratazio txikien zati garrantzitsu bat bertako kontratista hornitzaile eta Ermuan ditugu profesionalekin egiten ahalegintzen da. Kontratazio publikoko araudia da enpresa lizitatzaileei eskatu behar zaizkien baldintzak eta kontratu publikoak esleitzeko balioespen irizpideak jartzen dituena, alegia.

Alor Publikoko Kontratuen Legea

Sektore Publikoko Kontratuen Legea da kontratatzerako orduan errespetatu behar diren aspektuak ezartzen dituena, horiek Udalak berak ere jarraitu behar dituelarik, eta horietan espresuki jasotzen da jatorriagatik enpresa bat ezin daitekeela kontratazioaren kanpo utzi, debekatuta dagoela garbi azalduz. Hortaz jada ezin dira nazionalitatearen arabera edo horretan oinarrituta inor kontrataziotik kanpo utzi. Europar Batasuna horretan bat dator eta irizpide berbera ezartzen du, kontratazio publikoetan askatasun osoz eta inolako mugarik gabe oinarrizkotzat jotzen baitu kide diten estatu guztientzat eta horien barruan.

Horiek horrela, eta legearekin bat etorriz, erakunde publikoek -Udala horien barne dago- ezin dute jatorri edo kokapenaren arabera enpresarik baztertu, ez eta herrikoak izan edo horrekiko lotura dutenei balorazio hoberik eman. Araudiak esleipen irizpideetan jatorri edo kokapen arrazoiengatik inor baztertzea desegokitzat jotzeaz gain, zerbitzua gauzatu ahal izatea erabakigarria dela ezartzen du, eskaintzak baloratzeko irizpideen artean.

Nolanahi ere, jatorri orokorretik aldentzen eta salbuespenezko prozedurak era badira kontratazio publikoetan, kontratu txikiak eta negoziatutako prozedurak esate baterako. Dena den, prozedura-mota honetako kritikek nabarmentzen dute kontratu txikienetako sinplifikazioa kontratazio publikoaren jatorriekin bateratzea zaila izan daitekeela eta forma horrek Europako Batasunaren Zuzenbidearekin bateragarritasun arazoak eraginez.

Udal kudeaketa hobetzeko asmoz, Ermuko Udala abantailak eta prozedura bakoitzak eskaintzen dituen eragozpenak seinalatu ditu eta, baldin eta posiblea bada, kontratazio publikoaren jatorri orokorrak maximoan errespetatzea aukeratu du. Azken finean, administrazio eta kudeaketa ona burutzea ahalbidetzen duen oreka bilatu behar baita.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu