‘Dejate Querer Berria’ taberna dekorazioaren Inauterietako V. lehiaketan garaile

28.02.14
Kultura eta Gazteria

‘Dejate Quere Berria’ tabernak irabazi du herriko ostalarientzat EMOEk deitu duen Inauterietako V. dekorazio lehiaketa, tabernan futbol kirolaren inguruko giroa islatzeagatik. Lehiaketako lehen saria eskuratzeagatik, jasoko duen saria establezimendua modernatu eta hobetzeko diru-laguntza izango da, ezagutzera eman ez den zenbatekoan.

Horrez gain, epaimahaiak ‘Torrekua’ tabernari accesita ematea erabaki du, sorginen ohitura eta edabeen gaiari jarraiki girotzeagatik.

Aurtengo ediziora bost establezimendu aurkeztu dira: Titanic, Sorgin, Torrekua, Akelarre eta ‘Dejate Querer berria’. Gaiak oso ezberdinak izan dira, Mexiko herria, San fermin jaiak, sorginak, hondartza eta futbola izan dira, hain zuzen ere.

Epaimahaia osatu dute EMOEko kideak eta , besteak beste, ondoko aspektuak baloratu dituzte: sormena, konposizioa eta eszena. Epaimahaiaren ustez azpimarratzekoa da Inauterietarako ostalariek lokalak prestatzen egiten duten ahalegin eta lana.

Jarraian EMOEk atera eta bidali dizkigun argazki sorta uzten dizuegu. Kalitate handikoak ez badira ere, lerro hauen osagarri gisa balio dute.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu