Corrado Massachiren harizko txotxongiloen erakusketa Lobianon

20.03.14
Kultura eta Gazteria

Corrado Massachik harizko txotxongilo interesagarrien bilduma jarri du ikusgai Lobianon. Erakusketari ‘txotxongiloen artea’ titulua jarri dio. Piezen artean denetarik dago, beste egile batzuek egindako zaharrak eta baita berak berriki egindakoak eta ikusgai izanen dira martxoaren 29ko larunbatera artean. Erakusketa zabalik dago egunero arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera librea eta doan da.

Artistak martxoaren 29ko larunbatean ‘Txotxongiloak mugitzen’ ikuskizuna emango du Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etan. Ikuskizun honetan harizko txotxongiloak begi-bistan manipulatzen dira eta familia-giroko ikuslego batentzat pentsatuta dago. Beronen ezaugarririk aipagarriena txotxongilo eta ikusleen arteko ez ahozko komunikazioa da, baina harreman zuzena eta hurbilekoa sortzen duena bien artean. Sarrerak jada salgai daude eta aldez aurreko salmentan eros ditzakegu 4 eurotan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu