Coque Mallak 'Mujeres' ikuskizun eta lana aurkeztuko Ermua Antzokian

10.04.14
Kultura eta Gazteria

Coque Malla abeslari eta aktoreak kantaldia emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Madril hiriburuan jaiotakoak (Tenerife irlan), kontzertu akustikoa eta Mujeres tituluko ikuskizuna eskaintzera dator bere kitarrarekin. Emanaldi horretan musikan bakarlari moduan egin duen ibilbideari errepasoa emango dio. Mujeres Coque Mallak 2013. urtean kaleratutako lana da, musikan bakarlari moduan egin duen ibilbidearen erretrospektiba. Lanak titulu bera du eta bere abesti on eta ezagunenak kantatzen ditu hainbat emakumerekin, generoarekin izandako harremanen inguruan hausnarketa eginez. Lana hamar kantari emakumerekin batera grabatu zuen eta partaideen artean ondokoak ditugu Leonor Watling, Ángela Molina, Anni B Sweet, Jeanette eta Alondra Bentley, besteak beste.

Sarrera bakoitzak 12 euro balio ditu eta jada eskuragarri daude aurrez aldeko salmentan Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainetan eta bere webgunean. Eta baita Lobiano Kulturgunean, astelehenetik ostiralera goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean, edo emanaldia hasi artean Antzokiko takilan bertan. Oraindik sarrerak eskuragai ditugu, ez utzi pasatzen aukera.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu