Ermua eta Mallabia LHIk instalazioak erakutsi eta egin daitezkeen ikasketen berri ematen

15.05.14
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabia Lanbide Hastapenetarako ikastegiak ikasle eta familiei instalazioak erakusten eta bertan egin daitezkeen ibilbide eta ikasten berri ematen ari da maiatzean zehar. Hain zuzen ere, DBHko ikasketak amaitu ez eta 16-17 urteko adina duten eta Lanbide Heziketa bete nahi dutenek.

Ikastegia hilabete honetan hitzartutako bilerak egiten ari da datorren 14-15 ikasturtean Hasierako Lanbide Trebakuntza Programaren bat egin nahi duten gazte eta horien familiekin. Banakako bilera horietan ikastegiko langileek irakasten dituzten programen ezaugarrien eta etorkizunari begira ondoren izan ditzaketen irtenbide akademiko edo profesionalen berri ematen diete. Eta baita, zentroaren funtzionamenduaren ingurukoak ere.

Ikastegiko programatan sartzeko eskaera ekainaren 2tik 20ra bitartean egin behar da.

Ermua eta Mallabia Lanbide Hastapenetarako ikastegiari eta bertan ematen diren ikasgai eta espezialitateei buruzko argibideak jaso nahi dituzten guztiek, ikastegiko 943176422 telefonora deitu dezakete eta Nagore Domínguez arduradunagatik galdetu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren