Imagen
Vértigo Rock jaialdiaren VIII. edizioa
16.05.14
Kultura eta Gazteria
Vertigo Rock jaialdiari hasiera emango zaio gaur gure herrian. Jaialdia Beti Txarto elkartera bilduta dauden herriko musika taldeek antolatu dute. Urtero pil-pilean dauden hainbat musika talde ekartzen dizkigute herrira, horien aurretik eta telonero lanak egiten herriko taldeek aritzen direlarik. Egun nagusian musika ez ezik beste hainbat jarduera ere izanen ditugu herriko plazan, esaterako, jam saioa, haurrentzako tailerrak, eta abar…Emanaldiak doan dira.
Gaur Pepe Botika, Extremoduro eta Stai Zitto taldeek emanaldia emango dute Orbe Kardinalaren plazan. Bihar larunbata, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan eta hiriguneko kaleetan. Black Redding; Sin aliento, Orion Child, Reincidentes, Porco Bravo eta Orihen.