Ermuko 'Sutegi Txikia' taldeak Buero Gazteen Antzerki saria jaso du

28.05.14
Kultura eta Gazteria

Ermuko "Sutegi Txikia" antzerki taldeak, Buero Antzerki Gaztea lehiaketako XI. edizioko lehen saria jaso  du asteburu honetan, ezkolaz kanpoko eta euskal autonomiaren atalean. Lehiaketa Coca Cola Fundazioak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, IMAEM eta Dramaturgiako Zentro Nazionalak. Sutegi txikia taldeak lehen saria eskuratu du lehiaketara Antonio Buero Vallejo dramaturgoak idatzitako “Historia de una escalera” obrarekin. Juan Carlos Colinak zuzentzen duen taldeak azken larunbatean, Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko ekitaldian jaso du.

Juan Carlos Colina zuzendariak eta taldeak honelako proiektuen garantiza azpimarratu zuten eta erakundeen babesa eta inplikazioa eskatu, guztion artean antzerkia baino haratago doazen helburuak Portu ahal izateko; hots belaunaldi berrien heziketa integrala eta erabatekoa. Orohar, Arteen eta, bereziki, antzerkiaren balioa aipatu zituzten. Bildutako guztien, lunch batekin eman zioten amaiera sariak banatzeko ekitaldi eta galari.

"Historia de una Escalera" antzelana prestatu duten gazteek ondorengo hauek dira: Ayose Cruz, Paula Cruz, Iván López, Paula Prol, Itziar Iñiguez, Manu Carrillo, Ruth Lorente, Jone Paguey, Giovanni Aguado, Paula Menéndez, Leire Muñoz, Ander López, Bárbara Fernández, Esther Cazorla, Jonathan Molina, Raúl González eta Iker Marcos. Taldeak bere eskerrona agertu dio herriko udal kultura sailari, Lobiano Kulturguneari eta Ermua Antzokiari, proiektua aurrera eta onik ateratzen eman duten laguntza eta babesagatik.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu