Ermua eta Mallabia LHIk aurre matrikula egiteko epea irekiko du

11.06.14
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Udal honetako Toki Garapen Alorraren menpeko Ermua-Mallabia Lanbide Hastapeneko Zentroak ekainaren 20ra bitartean irekita izango du aurre matrikulazioa egiteko epea. Hori egiteko lekua zentroa bertan Malalbiko Osma auzoan z/g. Ikastegiak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulurik ez, 16tik 17 urtera bitarteko adina eta lan-heziketan prestatzeko interesa duten gazteei izena ematera animatzen die. Ikastegian ondo amaituta Gradu Erdiko Zikloetara jauzia egin ahal izango dutelako. Eskaria altua da eta toki gutxi dagoenez, azkar ibili.

Esan bezala, LHIk ikasleen harrera eskariak jasotzeko epea ekainaren 20ra arte izango du zabalik. Horren ondoren, matrikula egiteko epea iritsiko da, hain zuen uztailaren 1etik 7ra bitartean.

2014-2015 ikasturterako eskaintza bere horretan mantenduko eta espezialitateak berberak izango dira, hots: Ile-apaindegintza, Ibilgailuak konponketako laguntzailea eta Industri Mekanikako langilea. Egitarauak hainbat aldaketa jasoko ditu, LOMCE Hezkuntzako lege berriaren aplikaziotik eratorritakoak. Horien artean, Erdi Mailako Heziketa Ziklora zuzenean sartu ahal izatea, datorren ikasturtetik aurrera indarrean izango diren, Lanbide Heziketaren oinarriko egitarauak deiturikoak bete ondoren.

Eskaintza eta ikastaroen berri zuzena jasotzeko interesa duten guztiek ikastegira bertara, 943176422 telefono zenbakira dei dezakete eta programaren arduradunagatik –Nagore Dominguez andereagatik- galdetu dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren