2014ko Santixauetako kartela, Susana Ibáñez nafartarraren lana

12.06.14
Kultura eta Gazteria

Susana Ibánez Freira nafarrak Santixauetako kartel lehiaketaren irabazle izan da. Horrela erabaki zuen atzo kartel lehiaketako epaimahaiak, gaur ostegun arratsean herriko Jai Batzordeak egin duen bere azken bileran erabakiaren berri jasoko du. Ibañezen lana ordenagailuz egina dago. Diseinuari dagokionez, autoreak leloaren letren azpian ura botatzen duen esku eta kuboa ipini du, gazteen siluetak irudikatuz. Konposizioa oso koloretsua da, gorri ukitua nagusi izanik. Beheko aldean Ermuko jaiak irakur daiteke.

Lehiaketako txapeldunek sari gisa 600 euro eskudirutan jaso dute. Lehiaketara hogeita zazpi lan aurkeztu dira. Kartel horien artean Arte Ederretan adituak diren epaimahaikideek lehen aukeraketa bat egin dute. Ondoren, azken erabakia hartu dutelarik, nafarraren lana hautatuz. Kartela jai egitaraua iragartzeko erabiliko da eta programaren azala izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu