2014ko Santixauetako musika taldeak: ‘Seguridad Social’, ‘Vendetta’, ‘El Consorcio’, ‘Versionarios’ eta Betty Soulel’

13.06.14
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak –Santixauak- gero eta hurbilago daude. Hilabete eskas geratzen zaigu, Santixauetako musika kontzertu nagusirako. Kontzertu hori ‘Seguridad Social’ taldeak emango du San Pelaioko plazan uztailaren 19ko larunbat gauean. Taldea José Manuel Casañ buru duela, biran etorriko da ‘Por siempre jamás’’ azken lana aurkezteko. Egitaraua itxita dago. Jai-batzordea hainbatean bildu izan da –azkenengoz atzo arratsean- eta jada lotu ditu taldeak eta horiek gauzatzeko behar diren sosak. Egitarau horren zenbait gauza ezagutu ditugu. Esaterako jaietan herrira ekarriko diren musika taldeak zeintzuk izango diren. Horien artean, ‘Seguridad Social’ talde ospetsua dago, ofizialki jaiei hasiera eman aurreko aste bukaeran etorriko zaigunak. Valentziarrak uztailaren 19ko larunbat gauean joko dute, San Pelaioko parkean, 23:30etan.

Hori ez da guztia, gehiago ere baitago eta, talde onak gainera. Ermuan zuzenean jotzen ikusterik ere izango baitugu ‘Vendetta’ taldea. Honek uztailaren 27an jo eta Santixauei amaiera emango dio; Orbe Kardinalaren plazan. Eta horren ondoren ‘El Consorcio’ bizkaitarrak, ‘Mocedades talde ohikoak- ikusteko aukera izanen dugu, suziriak amaitu eta txarangen agurra amaitu eta gero, herriko plazan. Horiez gain, ezin ahaztu, hiru gauetan dantzaldietarako kontratatuko diren orkestra bikainak.

Aurtengo Santixauetan Ermuan izango ditugu musika taldeak:

  • Uztailak 14, astelehena: bertako ‘Versionarios’ taldea .
  • Uztailak 16, asteazkena: Bertso jaialdia, Baldespina parkean.
  • Uztailak 17, osteguna: ‘Mursego’.
  • Uztailak 19, larunbata, ‘Seguridad Social’, San Pelaio parkean.
  • Uztailak 21, astelehena, ‘Betty Soulel’, Baldespina parkean
  • Uztailak 27, igandea, ‘Vendetta’ eta ‘El Consorcio’, Orbe Kardinalaren plazan.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan