Ermuak aurten 20 milioi euroko aurrekontua izango du

20.06.14
Ekonomia eta Ogasuna

Udalbatzak 20 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du ezohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (7) eta PP (3) taldeetako partaideen botoekin atera da aurrera. Oposizioko hiru taldeek kontra bozkatu dute EAJ-PNVk (2), Bilduk (2) eta IU-E.Anitzak (1). Oposizioko taldeek zuzenketen alde bozkatu zuten, bakoitzak berearen alde eta baita besteenen alde ere bai. Nolanahi ere, zuzenketak ez ziren onartuak izan, PSE-EE/PSOE eta PPren gehiengoak atzera bota zituelako.

Oposizioko talde guztiek aurrekontu proiektuaren proposamena atzera botatzeko eta berria prestatzeko edo zatiak zuzentzeko eskatu dute. EAJk eta Bilduk osorik zuzentzeko eskaera aurkeztu zuten. Jeltzaleak nahiz abertzaleak baita ere zatikako hainbat zuzenketa ere, hainbat partidatan zuzkidura kopuruak aldatzea planteatuz, hainbatean gastuak jaitsi eta beste batzuetan igotzea proposatuz. Eta IU-Ezker Anitzak gauza berbera, zatika zuzentzeko idatzia aurkeztuz, nahiz eta proposamen zenbait erretiratu gerora, goizeko Batzordean esandakoaren arabera. Esan bezala, zatikako zuzenketetan hainbat gauza zuzentzeko eskatu dute, gastu batzuk igo, jaitsi edo beste gauza batean erabiltzeko eskatuaz. Alderdi bakoitzeko argudioak idatziotan azalduta daude.

Aurrekontu orokorrak udalarena eta bere autonomiadun erakundeena eta sozietate publikoena barne hartzen ditu

Carlos Totorika alkateak adierazi zuen 2014ko aurrekontuak udazkenean egindako parte-hartze prozesuan jasotako kezka eta lan-ildo nagusiak jasotzen eta horietan lan egiteko ekintzak barne dituela. Bere hizketaldian esan zuen helburuak “langabeziari aurre egitea, horren eta krisi ekonomikoaren ondorioz zailtasunak pairatzen ari diren familiei laguntzea eta gardentasuna indartzea. Aurrekontuaren funtsa dauden beharrak antzeman eta horiek lehenestean datza, nahiz eta guztiak konpontzerik ez dagoen. Aurrekontuak hiru lerro horiei erabat erantzuten die, guk ere bat gatozelako herritarrek esandakoarekin, ez arrazoi hutsa ematearren, umeekin egin bezala, analisi bera egin eta hori konpartitzen dugulako. Enpleguaren gaian konpartitzeaz gain hainbat, bidez, azpiegitura, pertsona, programa eta enplegu politiken bidez hezurmamitzen ditugu eta horretara 2.320.000 euro zuzenduaz, enplegua eta heziketaren atal ezberdinei helduta. Guk besteko ahalegina egiten duen administraziorik ez dago Autonomi Erkidegoan. Erabaki oso garrantzitsua da. Erabat beharreko ikusten dugun enplegu Plana barne hartzen duena, lan-merkatura sartzeko zailtasunak dituzten eta ekintzaile izan nahi duten gazteentzat”.

Ezohiko izaera izan zuen Udalbatzarra asteazken iluntzean egin zen, bi ordu eta erdiko iraupena izanik. Osokoaren aretora hogei bat pertsona bertaratu ziren. Okokoaren bilerak grabatu egiten dira eta guk audio osoa bere horretan uzten dizuegu udal Ivoox kanalean, esandakoak hitzez hitz baitaude esandako testuinguruan.

Udalbatzaren Aurrekontu orokorrak udalarena eta bere autonomiadun erakundeena eta sozietate publikoena barne hartzen ditu. Udal aurrekontua garrantzitsu eta handiena da, aurtengoan 20 milioi pasatxo da. Udal Euskaltegiak 230.845 euro izango ditu eta UKEk 1.731.179 euroko zuzkidura. Azkenik, Promosa sozietateak 2.637.176 euroko aurrekontua izango.

Aurrekontuarekin batera, hori egikaritzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartu dira.

Lotutako albisteak

Imagen
16.04.24
Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko aurtengo Zerga ordaintzeko hilabete izango bihartik hasita

Gure herrian dauden 8.258 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 17tik maiatzaren 17ra izango dugu borondatez ordaintzeko epea
Imagen
10.04.24
Tanttaka taldeak 'Del color de la leche' antzezpenaz dator Ermua Antzokira

Nell Leyshonek idatzitako izenburu bereko liburuaren egokitzapena, irakurtzen eta idazten ikasteko ametsa zuen neska gazteari buruzkoa, ostiralean, 20:30ean
Imagen
El equipo de gobierno en el momento de votar
25.01.24
26 milioi euroko Udal aurrekontua onartu du Ermuak

Elkarrekin Ermuak eta PPk aurkeztutako zuzenketak ez dira onartu