Elektrojaia nagusi gaurtik igande goizaldera arte

26.06.14
Kultura eta Gazteria

Musika elektronikoaren jaialdia –Elektrojaia- ospatuko dugu Ermuan asteburuan, zeina gaur hasiko da. Ekimenak bere seigarren urtea betetzen du, eta hiru eguneko egitarau zabal eta borobila proposatzen du. Horren haritik, Angelo Pomposo, Stan Garac b2b eta Charles Ramírez Dj ospetsuak, besteak beste, izango ditugu herrian musika jartzen. Beti-txarto musika elkartean bildutako taldeek sustatzen dute. Ekimenak udaleko gazteria zinegotziaren laguntza jaso du. Eta baita hainbat establezimendu eta tabernena ere. Edizioak iazko egitura errepikatuko du hiru egun barne hartuz, osteguna, aurre festa ostiralean, egun osoan zehar larunbatean.

Egitarauari gau emango zaio hasiera herriko zortzi tabernatan eskainiko duten Elektrojaia pintxo tematiko eta potearekin. Bihar ostiralez aurre festa egingo da, Djak saioa eskainiko dute eta terraza izango da. Giro on eta berezia, musika barietate ezberdinak entzuteko aukeraz eta atseden hartzeko terraza (chill out-a). Seietan Stan Garac pintxatuko du, eta Dep house soinuak entzun ahal izango ditugu. Ordu bete beranduago, ikuskizun bereziaz gozatzeko aukera izango, "Fresh Food Music" taldearekin. Laukoteak musika elektronikoko saioa eskainiko eta bitartean sukaldaritzan jardungo dute. Soinuak sortzeaz bat, elikagaien osagaiak nahasten dituzte plater eta pintxo gozoak prestatzeko. Oso ikuskizun ezberdina, musika elektronikoa eta janaria uztartzen baitute, bost zentzuekin deskubritzeko. Eta iluntzeko 9etan Fey & Javierski.

Jarduerak etenik gabe eta hamabi orduz musika elektronikoaren jaia proposatzen du larunbaterako. Jaialdia Baldespinako Markesaren parkean gauzatuko da. Antolatzaileek iragarri dutenez txosnak izango dira eta, azpiegiturari dagokionez, soinuarentzat watiorik ez dafaltako, ez eta argi eta ikus-entzunezko ikuskizunak, bideo-jockeyak eta, batez ere, giro aparta. Giro ezberdinetako zonaldean prestatuko dituzte bi agertokirekin, ‘chill-out’, eta hainbat barietate entzun eta lasai egoteko. Egunean zehar zenbait DJ musika txandaka jartzen arituko, besteak beste, Angelo Pamposo, Stan Garac b2b, Erikss, Charles Ramírez, J.Nandez, Techtylers, Fey, Javierski, Alexander M., J.Nandez, Asier & Araujo, Arce eta Josu&Mengu. Jaialdia goizaldera arte luzatuko da.

Zehetasun guztiak 2014ko edizioa iragartzen duen kartelean dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
07.06.24
Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean