San Pelaio auzoa jaietan dago

26.06.14
Kultura eta Gazteria

San Pelaio auzoa patroiaren omenezko jaiak ospatzen dihardu aste honetan. Egitaraua batez ere umeentzat izango da eta jada astelehenetik hasita dago. Igande arratsaldera arte jarduerak gauzatuko dituzte. Bide segurtasun jokoak, didaktikoak eta tailerrak gauzatzen ari dira arratsaldetan. Jarduerarik gehienak asteburuan gauzatuko dira. Egitarauak biharko egunerako –ostirala- maskota lehiaketa iragartzen du eta haurrentzako ikuskizuna ‘Canneloni bikotearekin’, antzerkia, magia eta malabareak eskainiko dituztenak. Gaueko hamar eta erdietatik aurrera, Jai Batzordearen eskutik musika izanen dugu parkean. Gaueko 11etan eta parkean disko-festari hasiera emango zaio.

Larunbatean arratsaldeko 5etan futbol partida jokatuko da eta ordu bete beranduago bolo txapelketa izango bolatokian afizionatu mailakoentzat. Gaueko 11etan eta parkean disko-festari hasiera emango zaio.

Igandean loreak eskainiko zaizkio auzoko santuari eta meza ere izango da, oraindik zehaztu gabe dagoen orduan, parrokiako beharrak ase ondoren. Arratsaldeko 6etan puzgarriak izango dira gaztetxoentzat eta 7 txistorra jan herrikoia.