XI. Erdi-aroko azoka Sallabenten

03.07.14
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoko jaiekin aldi berean XI. erdi-aroko azoka gauzatuko da aste buru honetan. Ekimenak oso harrera ona lortu izan du aurrekoetan eta urterik urtez gora egiten jarraitzen du. Hori horrela, ekimena jada oso errotua dago eta jai egitarauan txertatu da, ikusle eta bisitari ugariren arreta erakartzen baitu. Azoka ostiralean arratsaldeko 18etan zabalduko da. Musikari eta juglareak egongo dira. Horiek kalejiran egingo dituzte eta batetik bestera ibiliko dira gora eta behera. Arratsaldean, kontzertua izango da, horretan musika instrumentu ugari erabiliko soinu erregistro asko eskainiko direlarik. Ostiralean gauean bi kontzertu egongo dira: dantzaldia betiko moduan ikastetxearen patioan eta rock-kontzertua Errotaberri plazan.

Bai larunbatean bai igandean sardina eta saiheski banaketa ikastetxearen patioan egongo da.

Igandean animazio eta ekitaldiak aurrera jarraituko dute. Azoka irekitzeko orduak eta aurreko eguneko hainbat jarduera errepikatu egingo dira. Jarduera guztiak eta horien ordu zehatzak jakiteko ikus esku egitaraua.

Lotutako albisteak

Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du
Imagen
27.06.25
Santixauak 2025: ia ehun jarduerako egitarau anitza eta parte-hartzailea

Beatriz Gamizek aurkezpenean tokiko kolektiboen inplikazioa azpimarratu du eta bizikidetza, askatasuna eta errespetua eskatu ditu jai inklusibo eta seguruez gozatzeko
Imagen
26.06.25
Elektrojaia taldea XVII. edizioari ekiteko irrikaz

Ekainaren 27 eta 28ko ostiral eta larunbatean ospatuko da, Martxoak 8ko plazan eta Betiondon