Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena eta Imanol Álvarez Arruti izango dira 2014 jaietako txupineroak
Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena eta Imanol Álvarez Arruti izango dira 2014 Santixau jaietako txupineroak. Lehena eskubaloian jolasten duen goi mailako kirolaria da, Donostiako Bera Bera taldeko jokalaria. Bigarrenak ere, kirolarekiko lotura estua du, hasieran jokalari gisa eta, orain, entrenatzaile moduan, desagertutako J.D.Arrate aurretik eta, azken urtean, Bera Bera taldeko neskak zuzendu baititu. Imanol eta Rosak –bikotekideak- guraso izan berri dira, Xabi izeneko semea izan baitute. Imanolek datorren denboraldian etxean egon nahi du eta Errotabarri Eskubaloi taldeko teknikari multzoari lagunduko dio. Txapligu jaurtitzaile biak aparteko denboraldia egin izan dute liga nahiz kopako txapeldunak izan baitira emakumeen ohorezko eskubaloiko kategorian.
Jaiotzez biak ermuarrak ditugu eta herriko jai nagusiak ireki aurretik omenduak izango dira. Jarraian, elkarrekin suziria botako dute, segidan biziko ditugun 77 ordu jaiari hasiera emanez.
Suziri edo txupina zortzi egun barru botako da, Santiago Apostoluaren ohorez biziko ditugun herriko jai nagusiak zabalduz. Hain zuzen ere, uztailaren 24ko ostegunaren arratsaldeko 7etan, Orbe Kardinalaren plazatik ohikoa dugunez. Herrian ditugun eta kirol nahiz kultura alorretan gailendu diren ermuarrak omendu eta lortutakoa aintzat hartzeko ekimena 2011. urtean hasi zen, lehenengoa Ander Gayoso futbol jokalaria izan zelarik aitzindaria. Ondoren bi urte atzera lekukoa hartu zuen Santiago Fuerte korrikalari beteranoak eta, iaz Aitor Hernandezi eta Iker Elustondori egokitu zitzaien. Aurtengo protagonistak Matxalen Ziarsolo eta Imanol Álvarez izango dira.
Gora Santixauak!
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan