Santixauetan profesionalen eta afizionatuen esku-pilotako jaialdiak izango

09.07.14
Kultura eta Gazteria

Gure herriko jaietan kirolak leku eta pisu garrantzitsua izan du betidanik. Aurtengoan ere, hori horrela izango da eta kirol jarduera asko izango ditugu datorren uztailaren 27ra bitartean. Herriko jai nagusien programa kirol probaz gainezka baitator beste behin. Modalitate anitzak eta aukera oso zabala, guzti guztion zaletasunak asetzeko beste. Ikusi ahal izango ditugun partiden artean ondoko hauek aipatu genitzake: areko futbola; Urko mendira igoera kontrolatua, mendiko bizikletako martxa herrikoia; arku-tiroa; xakea, paleta gomazko pilotaz, musa, boloak; txirrindularitza; herri kirolak eta esku-pilota.

Esku-pilota partidak izanen ditugu uztailaren 25ean eta 26an

Aurtengorako Aspe enpresarekin batera esku-pilotan prestatutako kartelak jada ikusmin handia piztu du herrian. Herriko pilota taldeak profesionalen arteko partida antolatu eta Martínez de Irujo txapelduna ekarriko baitu aurtengoan ere herrira patroiaren egunean. Eta guztiok dakigunez, nafarrak jarraitzaile ugari ditu nonahi, mediatikoki ere duen eragina ez da makala beti zuzen eta franko hitz egiten baitu. Hortaz, Santiago egunean bi partida iragarrita daude, garrantzitsuenean nor baino nor arituko dira Martínez de Irujo-Tolosa bikotea eta Titin III-Zabaletak osatutakoa. Jaialdiari hasiera emango diote Mendizabal III-Larrinagak eta Jaka-Merinok. Partidak, Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira, arratsaldeko 5etatik aurrera. Pilota elkarteak aldez aurreko salmenta hasiko du datorren astean, Lobiano Kultur Gunean. Sarrera popularrak aurreikusita daude eta jarlekuan arabera, izango da prezioa.

Biharamunean ere, Santa Ana egunez, esku binakako partida gehiago antolatu ditu pilota elkarteak. Kasu honetan jaialdia afizionatu mailakoa izango da. Partida herriko Orbe Kardinala plazaren pilotaleku irekian jokatuko. Eskuz binakako partida bi jokatuko dira. Jokalariak ondorengoak izango dira: lehenengoan, Azpiri (Elorrio)-Bengoetxea (Eibar) bikotea Elezkano (Galdakao)–Aldaperen (Mallabia) aurka arituko dira nor baino nor. Bigarrenean, Arrieta–Gorrotxategi (Hernani) bikotea Santxo (Usurbil)-Irustaren (Munitibar) aurka. Partidak, arratsaldeko 6etan hasiko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan