Koadrilen arteko jolasek ‘Santixauak’ ofizialki hasiko

14.07.14
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostoluaren omenez ospatzen ditugun herriko jai nagusiak eta arrazoi horrekin prestatutako programa ofizialari hasiera emango zaio gaur arratsaldean. Aurtengo jaiak hastear daude, nahiz eta egun eta jarduerarik garrantzitsuenak betiko legez uztailaren 24tik 27ra bitartean gauzatuko diren. Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, bihartik hasi eta patroiaren bezperara eta egun nagusira arte ekintza ugari izango dira bata bestearen jarraian. Ohiturari jarraiki, programari herriko txaranga eta elkarteetako kideek emango diote hasiera, lagunen arteko lehiaketa eta jolasekin. Aurtengo edizioan eta oraingoz hainbat talde dira jokoetan parte hartuko dutenak. Hori horrela, gaur arratsaldeko 7etan eta herriko plazan hasiera emango zaie saioei artaburu lasterketarekin eta pepinoaren probarekin. soka-tirako saioei. Gauean ere, izango da zerikusia,‘Versionarios’ pop-rock kontzertu akustikoa eskainiko baitu, Valdespina Markesaren parkean hamar eta erdietatik aurrera.

Santixauetarako gero eta gutxiago falta da. Herritarrak festarako irrikan gaude. Guztion ahotan ez da besterik entzuten eta nabaria da txarangen prestaketa lanetan eta play-back lehiaketarako entseguetan. Bihar, txarangen arteko jokoek aurrera jarraituko dute, soka-tira eta pringue izeneko probarekin. Gauez, ''Olatz Pagaldaik ‘Erdaldun berrien kluba’ tituluko ikuskizuna antzeztuko du, Valdespinako Markesaren parkean. Ekitaldia Euskal Birusak antolatu du.

Jarduera eta horiek ordutegi zehatza jakiteko, kontsultatu programa ofiziala.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu