Santixauak aurrera jarraituko joko gehiago eta gaueko emanaldiekin

15.07.14
Kultura eta Gazteria

Santixauetako programak aurrera egingo du. Arratsaldeko 7etan txarangen arteko joko gehiago izango ditugu, hain zuzen soka-tira eta pringea deritzanarekin. Gaueko hamar eta erdietan antzezpen ikuskizunaz gozatzeko aukera berria izanen dugu Olatz Pagaldairekin. Erdaldun berrien kluba izeneko ikuskizuna taularatuko Valdespinako Markesaren parkean, Euskal Birusak antolaturikoa da.

Bihar triathloi eta jatorrizko bekatua izeneko probak jokatuko dira

Bihar, asteazkenez, joko gehiago izango ditugu herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera. Txarangen ordezkariek triathloi eta jatorrizko bekatua izeneko probak jokatuko baitituzte.

Gaueko 10,30ean, Bertso jaialdia ikusi eta entzun ahal izango dugu Valdespinako Markesaren parkean. Ekitaldia Deba-Beheko Bertso Eskolak antolatu du. Iragarrita dagoenez bertan izango dira, Nerea Ibarzabal, Malen Amenabar, Beñat Ugartetxea, Manu Goiogana, Josu Oiartzabal eta Eneko Lazkoz bertsolariak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu