2014ko Santixau jaietaz gozatzeko lehen asteburua

17.07.14
Kultura eta Gazteria

Ermuak jai nagusien aurreko asteburu bizi-bizia pasatzeko prest dago. Jai-egitaraua lepo dago, eskaintza zabala eta denon gusturako jarduerak baitakartza aukeran. Aurten bi asteburu aukeran izango ditugu herriko jaien barne murgildu eta gozatzeko. Koadrilen arteko lehiaketak bihar bukatuko dira play-backeko lehiaketarekin. Play-back lehiaketa oso errotuta dugu eta zale asko biltzen ditu plazan urtero. Eguneko jarduerarik garrantzitsuenetakoa da, pala txapelketako finala ahantzi gabe.

Larunbat eta igandean zehar hamarna jarduera eguneko izango ditugu gutxi gorabehera, goizetik hasi eta gauera artean. Horien artean azpimarragarri dira Seguridad Social taldea osatzen duen laukote valentziarrak larunbat gauean emango duen zuzeneko kontzertu indartsua. Eta baita ere, futbol-aretoko partidak, arku-tiraketa, Urko mendira igoera, ehiza txakurren erakusketa, txirrindularitza, mendikoa eta bidekoa, eta abar. Gauza ugari eta denon zaletasunak asetzeko beste. Jarduera eta ordutegiak kontsultatzeko, azpiko informazio gehiagoko lasterbideari lotura egin diogu, horretan programa ofiziala eskainiz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu