Imagen
Haur eta umeek protagonista nagusi beraientzako duten festa egunean
22.07.14
Kultura eta Gazteria
Ermuko gaztetxoek herriko jaiez gozatzeko aukera izango dute bihar, beraientzat espresuki antolatutako jardunaldian. Jarduera ugari izango dira gozatzeko, adinari egokitutako hainbat izango baitira egun osoan zehar. Programari goizetik ekin zaio eta arratsaldez ere jarraipena izango du, iluntzera bitartean. Ikusle kopururik handiena bilduko duen ekitaldietako bat “Kanpanolue… 11 salto gehiago” izeneko ikuskizun musikala izango da, herriko plazan arratsaldeko 7etatik aurrera. Haurrentzako ikuskizun horretan Eidabe Ekimen Kulturaleko kideek kale ikuskizun dibertigarria eskainiko dute. Printzipioz, ikuskizuna haurrentzat da aproposa, baina adin guztietako ikusleoi gustatuko zaigu.
Eguneko egitaraua, ondorengoa da:
- 10,30ean. Buruhandiak. Orbe kardinalaren plazatik.
- 11etatik 13etara eta 16etatik 19etara. Haurrentzako parkea Tailerrak. Orbe kardinalaren plazan. Euria eginez gero, Aritzmendi pilotalekuan.
- 17etan. Haurrentzako txokolatada. Orbe kardinalaren plazan.
- 19etan. Eidabe taldearen haur ikuskizuna: “Kanpanolue…11 salto gehiago”. Orbe kardinalaren plazan.
Lotutako albisteak
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu