Txupinazoak hasiera emango die 77 ordu segidako jai jarduerei

24.07.14
Kultura eta Gazteria

Matxalen Ziarsolo Areitioaurtenak eta Imanol Álvarez Arrutik gaur arratsaldeko zazpietan eta herriko plazatik erdibana botako duten txapliguak hasiera emango dio ofizialki herriko 2014 Santixau jai nagusiei. Biak aurtengo jaietako txupineroak dira. Lehena eskubaloian jolasten duen goi mailako kirolaria da, Donostiako Bera Bera taldeko jokalaria. Orain egun batzuk atzera beste denboraldi batez jarraitzeko talde gipuzkoarrarekin sinatu duena. Kapitaina izaten jarraituko du eta goi miailan. Bigarrenak ere, kirolarekiko lotura estua du, hasieran jokalari gisa eta, orain, entrenatzaile moduan, desagertutako J.D.Arrate aurretik eta, azken urtean, Bera Bera taldeko neskak zuzendu baititu. Imanolek datorren denboraldian etxean egon nahi du berriki semea izan duelako eta Errotabarri Eskubaloi taldeko teknikari multzoari lagunduko dio. Txapligu jaurtitzaile biak aparteko denboraldia egin izan dute liga nahiz kopako txapeldunak izan baitira emakumeen ohorezko eskubaloiko kategorian.

Txapligu jaurtitzaile biak aparteko denboraldia egin izan dute liga nahiz kopako txapeldunak izan baitira emakumeen ohorezko eskubaloiko kategorian. Jaiotzez biak ermuarrak ditugu eta herriko jai nagusiak ireki aurretik omenduak izango dira. Jarraian, elkarrekin suziria botako dute, segidan biziko ditugun 77 orduko jaiei hasiera emanez.

Ordutik aurrera txaranga ezberdinetako kideen bonbo eta turuta soinuak izango dira nagusi herriko kale eta bazter guztietan. Txupinazoak hiru egun oso eta hainbat ordu solteko gehiegikeriei hasiera emango, beti ere jai giro sanoan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu