Txarangen kalejirak zati bi ezberdin izango ditu

24.07.14
Kultura eta Gazteria

Kalejira bitan banatuko da: aurrean busti nahi ez dutenek eta Pololaren atzean inporta ez zaienek

Txupinazoaren ondoren txarangak aurkezteko ekitaldi eta kalejirari hasiera emango zaio herriko kaleetatik zehar. Kalejira hori ‘Irulitxa’ fanfarriak eta beren musikak girotuko dute. Azken edizioetan egin bezala, Txarangen batzordeak ohar bat zabaldu du txaranga kideen eta herritarren laguntza eskatuz inork kalejirari uko egin ez diezaion, batez ere busti nahi ez duten guztiek, azken urteetan balkoietatik ura botatzea ohitura bihurtu baita. Hori ekiditeko, kalejira bitan zatituko baita. Busti nahi ez dutenek lehenengo aterako dira desfilean fanfarriaren atzetik –instrumentuak, haurrak eta abar babesteko-. Segidan, bustitzea inporta ez zaien guztiak joango dira, Polola kopinaren atzetik.

Kalejiraren ibilbidea ondorengo hau izango da: Orbe Kardinalaren plaza, Valdespinaren Markesaren kalea, Goienkale, Okin-zuri, Zubiaurre, Sexto Centenario, merkatu plazatik eta San Pelaio kaletik, Mallabirako bidean dugun errotondara bitartean, Zeharkalea, eta kaltxangoren bidez berriro ere plazara. Herritarren Segurtasun Alorrak Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioen Sailari aipatutako kaleak bi orduz itxi egingo direla jakinarazi dio. Hori dela eta, Pesa Bizkaibus eta Lurralde autobus-lineak tartean harrapatuak izan eta eragozpenak izan ditzakete. Baita automobil edo motordun ibilgailuez gure herrira sartu, irten edo bere mugak hirigunetik zeharkatu nahi dituzten guztiek ere.

Lotutako albisteak

Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan