Ermuko kaleetan musikaz gozatzeko aukera zabala

24.07.14
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostoluaren omenez ospatzen gabiltzan herriko jai nagusiak musika ekarriko digute barra-barra. ‘Santixauetan’ makina bat musika ikuskizun eta emanaldi izango ditugu, musikak leku nagusia duelako egitarauan. Programatutako guztiaren artean, aipamen berezia merezi dute hiru ekitaldi: Seguridad Social, Vendetta eta El Consorcio taldeen kontzertuak. Nolanahi ere, eskaintza zabala izango denez, musika estilo eta joera guztiak entzuteko aukera izango da. Horren helburua jende gehienaren eskaria asetzea da, nahiz eta kultura alorrak jakin badakien, musika kontuetan pertsona beste gustu egon daitezkeela. Horiek horrela, kantautoreak, bakarlariak, orkestrak, perkusio taldeak, eta dantzaldietakoak izango ditugu. Horiek guztiek, estilo eta musika jotzeko modu bat dute eta horien artean, kale musika, orkestrak, fanfarreak, funky-jazza, jazz-fusioa, perkusioa, rocka eta diskoa daude.

Emanaldi guzti horiek, jai egitarau ofizialaren barne jasotzen dira. Jaietako hiru egun nagusietan aukera anitz, gu guztion gustua asetzeko beste.

2014ko Santixauetako musika emanaldiak
Uztaila (eguna) Taldearen izena Musika estiloa Leku eta ordua
Hilak 19 Seguridad Social Rocka San Pelaio parkean 23,00etan.
Hilak 24 Cesar Almena, Asier&Araujo, Alexander M, Fey, Javierski, Sebita M. elektronikoa Valdespina parkean 22,00etan.
Esmeralda Orkresta Orkestra Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 25 Ustekabe fanfarria Kale musika Plazatik kalejira 12:30etan
Red Blaze, Javierski, Damudot, Alexander M, Sei Urte Rock eta M. elektronikoa Valdespina parkean 22,00etan.
Golden Orkresta Orkestra Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 26 Banda de música Alboka Musika-banda Kardenal Orbe plazan 13,00etan.
Irulitxa Kale musika Kalejira 19:00etatik aurrera
Multa, Proyecto Simio, Censurados, Mondkay, Insohmnio Rocka Valdespina parkean 22,00etan.
Golden Orkresta Orkresta Kardenal Orbe plazan 23,00etan.
Hilak 27 Wesyké fanfarria Kale musika Kalejira 12:30etatik aurrera
Lotxo taldea Erromeria Kardenal Orbe plazan 18,00etan.
Wesyké fanfarria Kale musika Kalejira 19:00etatik aurrera
Vendetta Ska, punk-ska Kardenal Orbe plazan 22,00etan.
El Consorcio Musika lirikoa Kardenal Orbe plazan 0,30etan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu