Mugartea elkarteak zozketaturiko koadroek badute irabazlea

01.08.14
Kultura eta Gazteria

Herriko Santixau jaietan ‘Mugartea’ pintura elkarteak zozketaturiko koadroek badute beren jabea. Zozketaz sarituriko bi zenbakiak, hurrenez hurren, 1576 eta 2267 izan ziren. Lehenengo zenbakia Jesús Cascán Camporredondo ermuarrak zuenez, berari egokitu eta entregatu zaio saria. Bigarrena zenbakia, 2267a hain zuzen, Jesús Mª Martín Martín herritarrak ekarri eta aurkeztu zuen, bigarren sariari zegokion pintura jasoz.

Sarien banaketa Zubiaurre kalean bertan eta jendaurrean egin izan zen pasa den igandean, uztailaren 27ari dagokion Zezen egunean. Mugarteako ordezkari batek eta Lorena López García kultura zinegotziak eman zizkieten koadroak saridunei. Zorionak biei!