Udako kaleko zine-zikloa gaur gauean hasiko da 'El llanero solitario' filmarekin
Ermuan ohikoa den udako kaleko zine-zikloa gaur hasiko da. Aurtengoan kalean ikusi ahal izango ditugun filmak guztira zortzi dira. Filmak datozen lau asteko astelehen eta asteazkenetan ikusi ahal izango ditugu. Astero bi proiekzio eginen dira. Emanaldiak Orbe Kardinalaren plazan izango dira, gaueko hamarretatik aurrera, ateri badago. Euria egiten duen egunetan, emanaldiak elizako arkupeetara eramango dira. Gaueko eta kaleko emanaldi horiek aisialdirako parada eskaintzen digute, abuztuan edozein arrazoi dela medio Ermuan gauden guztiontzat.
Gaur gauean, ''El llanero solitario'' tituluko filma iparramerikarra proiektatuko da. Filma 2013. urtekoa da eta hainbat generotan sailkatu ahal da: abentura, western eta akzioa. Filma honen zuzendaria Gore Verbinski da.
Sinopsia
Titulu berberarekin irrati-sailaren heroiaren abenturen moldaketa da. Iheslari talde batek Texas Ranger multzoak eraso du. Toro indiarrak lagun bakarra bizirik aurkitu du, Llanero solitarioa. Momentu horretatik aurrera, bai heroia eta bere zaldia Silver bai bere laguntzailea Toro Estatuan zehar ibiltzen dira iheslariez medekatzeko eta justizia egiteko.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu