Gaur gauean, aire zabaleko zinemaren zikloak ‘Frozen’ filma eskainiko du

11.08.14
Kultura eta Gazteria

Hile honen aire zabaleko zinemaren zikloak eskainiko duen hirugarren filma da. “Frozen: el reino del hielo” filmaren zuzendariak Chris Buck eta Jennifer Lee dira. Pelikula honen generoak animazioa, komedia eta abenturak dira. Filmak publikoaren onarpen zabala izan du eta Oscar Sarien azken edizioan 2 estatuatxo lortu zituen: animaziozko-filma onena eta abesti onena. Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da Orbe Kardinalaren plazan, eguraldi txarra egin ezean, kasu honetan Santiago Apostol elizako arkupeetan eskainiko da, gaueko hamarretatik aurrera.

Sinopsia

Erresuma bat betiko neguan bizitzera zigortuta izan da profezia bategatik. Anna gazteak, Kristoff mendizale ausartegiak, eta Sven elur-oreinak bidai epikoa egiten dute Elsa (Annaren ahizpa eta Elur-erregina) bilatzeko eta sorginkeri izoztua amaitzeko. “La reina de las nieves” ipuinaren moldaketa libre bat da.



Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu