Hilabete bat besterik ez IX. Folkez Blai lehiaketarako
Datorren hilabetean, zehatz-mehatz, datorren irailaren 11n IX. Folkez Blai Lehiaketa gure herrian ospatuko da. Lehiaketa honek bere sorreratik bi helburu ditu; batetik, musika bere errotik bertatik sustatzea eta, bestetik, modalitate hori lantzen duten musika elkarteen erakusleihoa izatea. Lehiaketaz interesatuta dagoen jendeak lehiaketaren web gunean (www.ermua.es/folkezblai idatziz edo Ermuko Udalaren web gunean beheko-aldean dagoen loturaren bidez)informazio gehiago lor dezake.
Espainia osoaren sei talde parte hartuko dute lehiaketaren finalan. Taldeak honakoak dira:
- Alén de Ancos (A Coruña)
- EnVerea (Cáceres)
- Vrienden (Asturias)
- Irish Corner (Bartzelona)
- Naia (Valencia)
- Duerna (Asturias)
Aldi berean, gonbidatutako talde ikusgarriak ikusteko aukera izango ditugu, hau da, Sevillako Rarefolk eta Salamancako Mayalde. Gainera iaz irabazi zuen taldea, Mallorkako Boc, ikus ahal izango dugu.