‘Fast & Furious 6’, gaurko zeru zabaleko zinaren proposamena

25.08.14
Kultura eta Gazteria

Zeru zabaleko zinearen zikloa aste honetan bukatuko da. Bi filma ikusi ahal izango ditugu, bata gaur eta bestea asteazkenean. Gaurko filma oso ospetsu da, izan ere jarraiko gai eta aktoreekin prestatutako seigarrena baita: ‘Fast & Furious 6’ (Espainian ‘A todo gas 6’ tituluarekin aurkeztutakoa eta Hispanoamerikan ‘Rápidos y furiosos 6’ titulua duena. Amaieran seigarren digitoa ipini diote lanari nahiz eta kopuru hori kronologikoki ‘Tokyo Drift’ izenekoari zegokion. Zuzendaria Justin Lin da eta aktore protagonistak dira Vin Diesel, eta iaz istripuz hil zen Paul Walker, Dwayne Johnson, Luke Evans eta Jordana Brewster. Horiekin batera Gal Gadot, Sung Kang, Tyrese Gibson eta Ludacris parte hartzen dute beren aurreko paper berberean jarraituz. Horrez gain Elsa Petaky modeloa ere zintan agertzen da. Lana 2013ko udaberrian aurkeztu zen eta bi ordu pasatxo irauten du. Proiekzioa herriko plazan emango da, gaueko hamarretatik aurrera.

Sinopsia

Domek (V. Diesel) eta Brianek (P. Walkereek) mafiako kide bati ehun milioi dolar lapurtu zietenetik ezkutatuta daude inork ez dakien lekuan. Ezin dute etxera bueltatu. Bitartean Hobbsek (D. Johnson) gidari mertzenario talde baten atzetik ibili da hainbat herrialdeetan. Taldearen buruak (L. Evams) laguntzaile gisa du Letty pertsonaia (M. Rodriguez), Domen neskalagun ohia izandakoa, azken honek hila dagoela uste duena. Gidari taldea atxilotzeko modu bakarra horiei kaleetan aurre egitea da, hori horrela Hobssek taldea Londresen batzeko eskatzen dio Domi.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu