Instrumentuak prestatzen Folkez Blai lehiaketaren IX. ediziorako

10.09.14
Kultura eta Gazteria

Finalerako sailkatu diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euroren saria emango zaio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Edizioari bihar emango zaio hasiera, herriko ‘Fouraleda’ gaita taldeak girotuko duen poteoarekin. Musika taldeen emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira. Zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta beste talde eta musikari ezberdinek arituko dira.

Finalerako sailkatu diren taldeak binaka arituko dira asteburuko egun bakoitzean. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Sevillatik etorriko zaigun Rarefolk taldeak emango duena izango da. Taldea musika instrumentala lantzen duenen artean sormen handienetakoa eta sailka ezinekoa da. Beren ibilbidea luzea da, hogei urte baitaramatzate musikaren munduan eta 5 diska dituzte, behin eta berriz asmatuz behin eta berriz. Musikaren ikuspuntu berezia dute zelta, rocka eta elektronikaren azken joerak uztartuz. Musika landu goxoa eta energiaz beteriko emaitzaz. Estilo propio eta pertsonala dute eta hainbat adituk “Free style folk” izenaz bataiatu dute.

Gonbidaturiko taldeak; Fouraleda ermuarrak, Mayalde (Salamancatik), BOC (Mallorcatik) –2013ko irabazleak- eta Rarefolk

Finalean sartu direnak ondokoak dira: Alén de Ancos (A Coruña); EnVerea (Cáceres); Vrieden (Asturias), Irish Corner (Barcelona), Naia (Valencia) eta Duerna (Asturias). Zerrendatutakoetatik lehenengo biak irailaren 12an joko dute, iazko BOC talde irabazlearekin batera. Jarraiko biak biharamunean, larunbatean joko dute, ‘Rarefolk’ talde gonbidatuarekin batera.

Azkenik, geratzen diren biak igandean, hain zuzen ere. Igande eguerdian Salamancako Mayalde taldearen emanaldia ikusi ahal izango dugu. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Sari banaketa igande gaueko bederatziak eta laurdenetan egingo da.

2014ko Folkez Blai lehiaketaren programa

  • Irailaren 11n (osteguna)
    • 19:00etan: Fouraleda (Ermua). Gaita poteo
  • Irailaren 12an (ostirala)
    • 18:30etan: Alén de Ancos (A Coruña)
    • 19:45etan: EnVerea (Cáceres)
    • 23:30etan: BOC (Mallorca) - Talde gonbidatua -
  • Irailaren 13an (larunbata)
    • 18:30etan: Vrienden (Asturias)
    • 19:45etan: Irish Corner (Bartzelona)
    • 23:30etan: Rarefolk (Sevilla) -Talde gonbidatua-
  • Irailaren 14an (igandea)
    • 12:30etan: Mayalde (Salamanca) -Talde gonbidatua-
    • 18:30etan: Naia (Valentzia)
    • 19:45etan: Duerna (Asturias)

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu