2014-2015 ikaturteari hasiera emango dio Ermua eta Mallabiko LHIK-k
Ermua eta Mallabiko Lanbide-Hastapenerako Ikastegiak aste honetan hasiera emango dio 2014-2015 ikasturteari duen leku guztia bete ondoren, 90 matrikula egin baititu. Ermuko Udalak azpimarratu egin du trebatzeko eta lanbide bat ikasteko zailtasunak izan dituzten gazteengan inbertitzen jarraitzeko garrantzia. Erakundea pozik agertu da ikastegiak eskainitako prestakuntzak harrera oso ona izan duelako herritarren artean.
Ikasle kopurua gehitzea azken lau urteetatik mantentzen den joera da, familia ugari baitira seme-alabek ikastera bueltatzeko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza izandako zailtasunak ahazteko egiten duten aukeraketa.
Lan-egiteko modua, zerbitzuaren kalitatea eta pasatzen diren gazteek lortutako emaitza pertsonal eta akademikoak dira pizgarria, inguruko ikasleak izena emateko duten arrazoia, familiak eta eskoletako orientatzaileen aholkuei jarraiki.
Ikasleak bi txandatan ekingo diote ikasturteari; irailaren 10ean bigarren mailakoek hasiko baitira eta, irailaren 12an 1ngo mailakoek, hurrenez hurren.
Aurten eta Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 LOMCE delako Lege Organikoaren eraginez, Oinarrizko Lanbide Heziketako Programak Hasierako Lanbide Prestakuntzakoak ordezkatuko dituzte. Aipatu programa horiek lanbide prestakuntza eskaintzen diete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu ez duten 15 urtetik 16ra bitarteko gazteentzat. Oinarrizko Lanbide Heziketa aukera emango die gazteei Erdi Mailako Prestakuntza Zikloetan zuzenean sartzeko.
Argibide gehiagorako, jarri ikastegiarekin harremanetan:
- Ermua eta Mallabiko Lanbide-Hastapenerako Ikastegiak
- Osma auzoa z/g 48269 Mallabia
- Tfnoa: 943 176422
- Posta elektronikoa: cip@udalermua.net
Lotutako albisteak

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker