Vrieden talde asturiarrak irabazi du, Folkez Blai IX. edizioaren sari nagusia
Folk taldeentzako Ermuko "Folkez blai" izenekoa lehiaketaren bederatzigarren edizioa irabazi du ''Vrienden'' talde asturiarrak. Laukoteak 3.000 euroko saria irabazi du, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Irabazleak datorren urtean bueltatuko dira Ermura eta Getxo Folk-en ere joko dute. Sailkapeneko bigarren postua Alén de Ancos izeneko talde galiziarrarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria jaso duen.
''Vrienden'' musika proiektua da, folka oinarri izanik baina kezka libre eta influentzia asko duten lagun batzuen bilketaz sortutakoa. Kide dira Pedro Santiago (Bodhrán eta kutxa flamenkoa); Xurde Fernández (zeharkako xirula, whistle eta biolina); Nel Súarez (gitarra akustikoa) eta Juan Duarte (ahotsa eta koruak). Bakoitzak bere ezagutza eta estilo propioa ematen diote abestiei, folk fusio alternatibotzat hartuz beren burua. Talde asturiarrak disko bakarra du merkatuan, 2013tik eta taldearen izen berberarekin, zeinak hamaika abesti biltzen dituen, soinu oso karakteristiko eta pertsonalekin.
Aurtengoan lehiaketara 32 talde aurkeztu dira, finalerako aipatu seiak pasa direlarik. Guztiek oso musika eta maila ona erakutsi dutelarik. Saria jaso duten taldeez gain, finalera Naia Valentziarrak, Irish Corner Kataluniakoak, EnVerea Extremadurakoak eta Duerna Asturiarrak sartu dira.
Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, Sevillako Rarefolk taldeak errezitaldi bikaina eskaini zuen.
Iazko irabazlea BOC, Salamancako Mayalde eta Fouraleda taldeek ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.
Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" IX. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamargarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan