Ermua eta Mallabiko LHIK ikasturteari hasiera eman dio 90 ilaslerekin
Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenerako Ikastegiak hasiera eman dio 2014-15 ikasturte ofizialari. Ekitaldian Toki Garapen alorreko zuzendaria, Jose Luis Araujo egon da, eta baita alorreko zuzendaria baita ere. Bikoteak ongietorria eman diete ikasleei eta Ermuko Udalak duela hogei urtetik hona mota honetako programen alde duen konpromisoa eta heziketa honen garrantzia azpimarratu dute.
Ikastegiak ikasturteari 90 ikaslerekin eman dio hasiera. Gazteek programa hauetan parte hartuz lanbide baten oinarrizko trebakuntza lortzea eta lan munduratzeko irtenbide bat bilatzen dute, Derrigorrezko Bigarren Heziketa garaian egoera saila pasa eta ikasketak albo batera utzi eta gero.
Ikasturtea hasi berri da eta aurretik hamar hilabete izango dituzte ikasleek bizipen, itxaropen, heziketa eta, batez ere, elkarbizitzarako ordu piloa konpartitzeko, ordu horiek gizarte integratzaileak dinamizatuko dituelarik Ikastegiak duen proiektu sozial eta hezitzailean jasotzen diren jardueren bidez. Jarduera horietako lehena irailaren 26an eginen da, egun horretan familiekin lehen topaketa egiten denean, ikastegiko funtzionamenduaren dinamikaren berri emango zaionean.
Lotutako albisteak
Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren