2014ko San Martin azoka iruditan

10.11.14
Kultura eta Gazteria

2014ko San Martin eguna jada gure oroitzapenean dugu. Jendetza izugarria bildu zen Ermuan beste behin ere. Jende uholdea kale eta plaza guztietan. Eguraldia lagun izan genuen goizetik iluntzera bitartean, euria bota zuen arren arratsaldeko zazpiak laurden gutxiagotan. Nolanahi ere, urak ez zuen baldintzatu ez Luhartz taldearen erromeria eta larraindantza ez eta plazan zegoen giro bikaina. Euskal Birusa elkarte antolatzaileak bete betean asmatu du formatuarekin eta, harro egon daiteke. Hogeita bost urte bete ditu azokak eta inoiz baino osasuntsuago dago, sasoi betean. Gazteek oso gustura hurbildu dira aurtengoan ere elkarlanera, beraz jarraipena ziurtatuta dago.

Egitarauan jasotako jarduerak primeran atera zen. Jendetza eta giroa demasekoak izan ziren egun osoan zehar, martxari eutsiz goizetik hasi eta gauera bitartean. Jendeak ez zuen eguna amaitzerik nahi ez eta erretiratzerik nahi. Sagardo eta txakolin litro asko edan ziren; baita ere erretako saihets pintxo eta talo mordoa jan ere. Txikuri eta txosnek ezin hobeto bete zuten beren zeregina. Bazter guztietan izan zen giro alaia.

Artisauen produktuak primeran kokatuta izan ziren Santiago plazatxoan, eliz aurrea txiki geratzeraino hainbat unetan. Edizio honetan seigarren urtez artaldearen jaitsiera eta igoera ikusi ahal izan genuen. Baldespina parkera bildutako etxeko abereen erakusketa izan ziren, ume gazte nahi pertsona helduen gozamena eragin zuelarik. Txerri-ama eta txerritxo txikiek ikusleen samina piztu zuten. San Martineko plazan, gazteen giroa izan zen nagusi, ‘Kulki’ taldearen jolasekin eta herriko ikastetxetako salmenta postuekin. Konbentukoan herri kirolen erakusketa izan genuen eta idi parea gurdiarekin hiriguneko kale nagusiak zeharkatu zituen ikusleen gozamenerako.

Plaza eta Probalekuko postuetan gure baserrietako produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera izan genuen. Erakusleiho lehiaketan sariturik izan dira Senen Bitxi-denda eta Solozabal tabako denda.

Bi hitzetan esanda, Ermuak egun berezietako giro aparta bizi izan zuen. Urterik urte, gero eta gehiago baitira egun horretan familia edo lagunekin hitzordua gordetzen dugun ermuarrok, elkartu eta kalean gozatzeko.

Sarituen zerrenda:

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne