Ermuar batek irabazi du ‘2014ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketa

13.11.14
Kultura eta Gazteria

Gazteria sailak ‘2014ko Oporrak’ tituluko argazki lehiaketan irabazle suertatu diren pertsonen zerrenda ezagutarazi du. Aurtengo edizioan saria nagusia ermuan geratu zaigu eta bigarrena eibarrera. Garailea, Daniel De Luis argazkilaria izan da. Honek Polonian atera duen ‘Iluntzea Wroclaw herrian’ tituluko argazki batekin gailendu da, epaimahaiak emandako puntuetatik gehienak lortu eta gero. Irabazleak, sari gisa 500 euro eskudirutan jasoko du.

Gailu –esku telefonoekin- mugikorrekin ateratako irudi onenaren atalean, saria Oihana Calderóni egokitu zaio, berea izan baita sailkapenean puntu gehien lortu duena. Honek bidalitako argazkiak, ‘Algarve’ izenburua du eta Portugalen herrian ateratakoa da. Eibartar honek ere sari gisa 300 euro eskudirutan hartuko du.

Lehiaketara 32 argazki aurkeztu dira, autoreak bisitaturiko lekuetan igarotako egun eta oporren adierazgarri. Lehiaketa hau gazteria informatzeko bulegoak antolatu du, gure udalaren laguntzarekin. Lehiaketara aurkeztutako irudiekin erakusketa antolatuko da, zeina Lobianon ikusgai jarriko den azaroaren 17tik 30era bitartean. Erakusketak sarrera librea izango du eta hori astelehenetik igandera bisitatu ahal izango da, arratsaldeko seietatik zortzietara bitarteko ohiko ordutegian.

Lotutako albisteak

Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan
Imagen
20.05.25
Txabi Arnalek azken bi argitalpenak aurkeztuko ditu Ermuan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne