'Gabacho Maroconnection' taldeak bere munduko musika dakar Lobiano Kulturgunera

14.11.14
Kultura eta Gazteria

Gabacho Maroconnection taldeko musikariak Lobianora datozkigu bihar emanaldia ematera. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada Kutxabank entitatearen orotariko kutxazainen sarearen edo horren webgunearen eros ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Eta emanaldia hasi artean, sarreran bertan.

Talde ikusgarria da, hiru kantari dituena eta Maroko instrumentu tradizionalak, n’gonia, Afrikako eta Magrebeko perkusioak, metalak, pinoa, baxua eta bateria uztartu eta elkartzen dituena. Frantziar eta espainiar musikariek –boskoteak- Marokoko Essaouira hiriko beste hirurekin elkartzen dira Gabacho Maroconnection osatzeko munduko musika lantzen dituztelarik. Ezaugarritzat dute kantua eta Hamid Moumen-en maâlem guembria. Konposizioek Gnaoua, Afrikako musika, jazza, flamenkoa eta bereber tradiziotik edaten dute, emaitzak edozein tankera eta muga gaindituz.

Gabacho Maroconnection ‘Bissara’ tituluko diskoa kaleratu zuen aurtengo maiatzean, Label Oued diskoetxearen babesean. Albumak 10 abesti ditu, Granada hiri magikoan grabatuta daudenak eta Gnawa, Berebere, Arabiar eta Jazzaren ukitu eta eragin garbia erakusten duutenak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu