Zezilia Deunaren ospakizunean herriko bandaren mendeurrena gogoratuko dugu

17.11.14
Kultura eta Gazteria

Egutegiaren arabera aste honetan Santa Zezilia eguna izango da, hilak 22an. Hori horrela eta Zezilia musikarien eta zaletu guztien zaindaria denez gero, gure herrian hainbat jarduera izango ditugu ostegunetik hasi eta larunbatera bitartean. Aurtengoa ospakizun berezia izango da, herrian izan genuen Zezilia Deuna Bandaren mendeurrena betetzen dugulako. Hori horrela eta urteurrena gogora ekartzeko asmoz udal kultura sailak postala argitaratu du, non prestatu diren jarduerak bildu dituen. Postalaren aurreko aldea antzinako bandaren irudia da, zeina 1914ko azaroan hartutakoa den.

Egitarauari ostegunean eman zaio hasiera, argazkien bilduma ikusgai jarriko baita azaroaren 20tik 30era bitartean Lobiano Kulturguneko aretoan. Bilduma egunero bisitatu ahal izango da, arratsaldeko 6etatik iluntzeko 8etara bitartean.

Zezilia Deunaren jaialdia egingo ostiral gauean Ermua Antzokian

Ostegun arratsean bertan, Alboka Musika eskolako ikasleek kalejiran aterako dira sei eta erdietatik aurrera, euri askorik botatzen ez badu. Partaideek udal musika eskolako egoitzatik abituko dira, segidan kalejirari hasiera emanez. Taldeek San Martineko plazatxoan, Zubiaurre, Torrekuan eta Orbe plazan joko dete hainbat pieza. Horiek artean banda txikiko taldekideei, perkusio taldekoei (Batukadarekin), txistulariei eta eskusoinukoei entzuteko parada izango dugularik. Euri asko izatekotan eta instrumentuak busti eta alperrik galdu ez daitezen, musika eskolaren alboan bi pieza besterik ez dituzte eskainiko.

Ostiral gauean kontzertu eta jaialdia egingo da Ermua Antzokian, gaueko hamarretatik aurrera. Horretan parte hartuko dute Txindurri Dantza taldeak eta Alboka Musika Eskolak.

Azkenik, larunbatean Irulitxak bi emanaldi egingo ditu;, goizeko 10etan diana eta arratseko 7etan kontzertua emango du Orbe Kardinalaren plazan.

Segidan aurtengo Zezilia Deuna egunaren inguruko programa uzten dizuegu PDF formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu