Lanbide Hastapenetarako ikastegiaren jarduera osagarri eta ezberdin hainbat
Proiektu sozial eta hezitzailean txertatzen diren bina jarduerekin amaiera emango dio azaroari Ermua eta Mallabiko Lanbide Hastapenetarako ikastegiak. Bi jarduerak lehen mailako ikasleentzat -15 eta 16 urtekoentzat- izan dira; lehena antzerki emanaldia izan da. Horretan antzezleak interpretazio eta partaidetza aktiboaren bitartez alkoholaren gehiegizko kontsumoaz hausnarketa egiteko bide ematen die, horren inguruan duten jarrera, dituzten ohitura eta edatearen eskutik etor dakiekeen arriskuak agerian jarriz.
Azken urteetan ikastetxeak kalerik egin gabe, antzezpenaren emanaldian parte hartzen du, gazteek oso positibotzat jotzen dutelako eta, horrez gain, gizarte integratzaileari oso lagungarri zaiolako gizarte eta heziketa proiektua garatzen laguntzeko.
Lehen jarduera horrez gain, eta udalerriko eraikin adierazgarrienak ezagutzeko udalak antolatu dituen bisita gidatuei atxikiz, lehen ikasturteko 40 ikasleek eta horiek tutoreek bisitetan parte hartu dute.
Lotutako albisteak
Maiatzaren 4tik 22ra bitartean, online Ikasgunean eta ikastegian bertan