Kosmetikaren azokan egon dira Ermua eta Mallabiko Lanbide hastapenetarako ikasleak

09.12.14
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Ermua eta Mallabia Lanbide hastapenetarako Ikastegian ile-apaindegi espezialitatea ikasten ari diren ikasleek Beauty, Wellness & Fashion kosmetika azokan izan dira, Bilbon. Euskadin edertasuna bere osotasunean eta norbere zaintzari buruzko lehen azokan, zeina azaroaren 29, 30ean eta abenduaren 1ean BEC erakustazokan egin den. Azoka alorreko profesionalek nahiz bezeroek elkartzeko abagunea izan da. Erakustoki aparta azken joerak aurkezteko eta baita ere norbere buru eta irudia zaintzeko azken nobedadeak, horiek show, desfile eta demostrazioen bidez gauzatu direlarik, ile orrazkera, aurpegi makillaje eta azazkaletan.

Bisitaldiak aukera eman die ikasleei master class deritzan saioan parte hartzeko, ezagutza teknikoak sakonduz, ile orrazketa eta mozketan dauden azken ildoak ezagutzeko aukera zuzen izanik, modelo gisa jardun baitzuten. Horrez gain, kosmetikan eta alorrean erabiltzen diren aparatu berrienak zuzenean ikusi ahal izanez.

Jarduera oso positibotzat jo dute, etorkizunean profesionalak izatera eta ikasten eta aukera eta berrikuntza ugari dituen alor batean aurrera egiteko bultzada ere izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
10.10.25
Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
Imagen
Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
01.09.25
Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren