Gabonetako Haur Parkea zabalik eta beterik

29.12.14
Kultura eta Gazteria

Herriko haur eta gazteek Gabonetako parkeaz gozatzen ari dira ostiraletik. Parke hori kiroldegiko pista nagusian jarrita egongo da urtarrilaren 4ra bitartean. Egun bakoitzerako sarrerak bi euro kostako ditu eta sarreran bertan eskuratu ahal izango da. Aurreko urteetan bezala atrakzio asko daude eta, besteak beste, ondorengoak ekarriko dituzte: puzgarriak, ohe elastikoak, bideo kontsolak, eta eskulanak egiteko tailerrak. Ermuko Gabonetako haur parkea aurrera ateratzeko Gurutze Gorriko eta ‘Antxitxiketak’ begirale taldeko monitoreak izango dira laguntzen. Parkea goizez hamaiketatik eguerdiko ordu batera eta arratsaldez lauetatik zortzietara bitartean dago zabalik. Kiroldegia egunero betetzen da, eguraldi euritsu eta hotzak kalean egotea ahalbidetzen ez dutelako.

Gabonetako kanpainaren barne ere, haurrek hainbat ikuskizun ikusi ahal izango dituzte. Gabon gauean, Olentzero txiki atera zen kalejiran, Anaitasuna ikastolaren laguntzaz. Larunbatean, Glu-glu produkzioak ‘Hansel eta Gretel’ antzezpena aurkeztu zuten Antzokian. Bihaarkoan, abenduaren 30ean, pailazoen ikuskizuna izango Txirri, Mirri eta Txiribiton hirukotearekin. Ikuskizun biek Antzokian egingo dira, arratsaldeko bostetatik aurrera. Sarrerek 4 euro balio dute. Urtearen azken egunean, 31n alegia, txindurri dantza eta txistu taldeak harrera egingo dio Olentzerori, ondoren kalejira egiteko. Azkenik, urtarrilaren 5ean, Errege Magoen bezperan. Urteroko legez, kabalgata aterako da herriko kaleetan barrena, kultur zentroen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du