Errege Magoen kabalgatak hirigunea zeharkatuko

05.01.15
Kultura eta Gazteria

Ekialdeko Errege Magoak igandean Ermura bueltatuko zaizkigu ohiko kabalgata egiteko. Maiestateak alokaturiko karrozatan egingo dute aurreko bi urteetan bezala kalejira eta ibilbidea herritik zehar. Aurtengoan Baltasar eta bere laguntzaileak, azken urteetako arrakasta dela eta, Kontinente beltzeko jatorrizko pertsonak izango dira, margoturikoen ordez. Urteroko legez, kabalgata herriko eskualde-zentroek antolatu dute. Hau da herrian ditugun bostak, hots: Extremadurako Zentroa, Andaluziako Zentroa, Gaztela eta Leonekoa, Gaztela Mantxakoa eta Galiziakoa, hain zuzen ere. Gaztela-Leonekoari egokitu zaio aurtengo ordezkaritza nagusia.

Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek 600 kilo gozoki eta 1000 piruleta banatuko dizkiete herriko haurrei. Kabalgata arratsaldeko 6etan abiatuko da Sallabente auzotik. Ondoren, 634 errepidea zeharkatu eta Abeletxeko bidera abiatuko da ondoko kaleetatik ibilbidea eginik: Goienkale, Okinzuri, Zubiaurre, VI. Mendeurrena, San Pelaio zeharbidea, Zeharkale, Kaltxangoko bidegurutzea eta, azkenik, Orbe Kardinalaren plaza. Aurreikusita dagoenez, Erregeak plazara arratsaldeko zazpiak eta laurden aldera ailegatuko dira. Jarraian, herriko haur eta umeekin hitz egiteko parada izango da, bertan egongo baitira hainbat denbora. Kabalgata udaltzainek zabalduko dute eta, hauen atzetik, Irulitxa fanfarrea eta ekialdeko izarra joango dira. Kabalgatako segizioaren inguruan zuziak edo lastargiak daramaten 75 boluntario izango dira. Guztira berrehun bat pertsona bilduko dira.

Errege Magoak Ermuko zahar-etxea bisitatuko dute

Ekialdeko Errege Magoak aurten lehen aldiz Ermuko zahar-etxean gure adinekoak bisitatuko dituzte. Hori horrela, arratsaldeko 17:00etan beraiekin denboraldi txiki bat partekatuko dute eta gozokiak banatuko dizkiete. Jarraian, San Lorenzo auzora joango dira kabalgata hasteko arratsaldeko 18:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du