Udalbatzak ohiko Osoko Bilkuran 19 milioi euroko Aurrekontu Orokorra onartuko du

19.01.15
Erakundea

2015eko udal Aurrekontua onartzearen inguruan erabakia hartzeko bilduko da Udalbatzarra aste honetan egingo duen ohiko Osoko Bilkuran. Organoa asteazken arratsaldeko zortzietan bilduko da, Udaletxean. Bederatzi puntuk osatzen dute gai-zerrenda. Batzarrak izango duen gairik garrantzitsuena udal aurrekontua da, hemeretzi milioi euro. Batzarrari hasiera emango zaio bertaratutakoei aukera emanez gai-zerrendako edozein gairekin zerikusia duen gauzak jakitera eman ditzaten. Segidan, iazko azaroaren 5eko akta bozkatuko dute zinegotziek.Hirugarren gaiak Ermua eta Mallabia udalerrietako saneamendua aldatzeko eta berori Debabarrenako sareari lotzeko proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak URA-Uraren Euskal Agentziaren esku lagatzea tratatuko da.

Laugarrenetik zazpigarren puntura bitartean, udal alderdi politikoek aurkeztutako emendakinak aztertu eta bozkatuko dira. Bilduk Aurrekontu aurreproiektua osorik zuzendu eta atzera botatzeko aurkeztu duen eskaria tratatu eta bozkatuko dira. Gauza bera egingo da EAJ alderdiak hainbat zati aldatzeko aurkeztu duen eskariarekin, baita bozketara jarriz. Berdin egingo da EA/IU hainbat zati aldatzeko aurkeztu dituen eskaria tratatu eta bozkatuko baita. Emendakinei amaiera emateko, oposizioko hiru alderdiek batera -Bilduk, EAJk eta EA/IUk- zati bat zuzentzeko aurkeztu duten eskaera, aztertu eta bozkatuko da. Zortzigarren eta azken puntua aurtengo 2015. urterako udal aurrekontua onartzea ala ez izango da.

Amaitzeko eta ohiko bilera denez gero, eskari-galderak aztertuko dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, eragin azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n