Ermuak 19 milioi euroko aurrekontua izango du 2015ean

23.01.15
Erakundea

Udalbatzak 19 milioi euroko aurrekontu orokorra hasierako izaeraz onartu du aste honetan ohiko Osoko Bilkuran. Onarpena PSE-EE-PSOE (7) eta PP (3) taldeetako partaideen botoekin atera da aurrera. EAJ-PNVk (2) eta E. Anitza-IU (1) taldeek abstenitu egin dira eta Bildu taldeko (2) ordezkariek kontra bozkatu dute. Oposizioko taldeek aurrekontu zirriborro eta proposamena zuzentzeko eskaerak egin dituzte. Bilduk atzera bueltatzeko eta berregiteko eskaera proposatu zuen. EAJk aldiz zati bat zuzendu eta 90.000 euro beste hainbat gauza egitera bidatzeko planteatuz. EA-IUk ere kopuru berberean, asoziazionismoa eta partaidetzara bideratzeko proposatuz. Azkenik, zatiko zuzenketa bat ere eskatu zuzen hiru taldeek batera; ikastetxe bik herri barnean duten garraio zerbitzua diruz-lagundua izan dadin, 10.000 €ro erabiltzea proposatuz. Nolanahi ere, zuzenketa horik ez ziren onartuak izan, PSE-PSOE eta PPren gehiengoak atzera bota zituelako. Alderdi bakoitzeko argudioak idatziotan azalduta daude.

Carlos Totorika alkatearen hitzetan 2015eko aurrekontuak iaz egindako parte-hartze prozesuan jasotako kezka eta lan-ildo nagusiak mantendu eta horietan lan egiteko ekintzak barne hartzen ditu. Bere hizketaldian esan zuen helburuak “langabeziari aurre egitea, horren eta krisi ekonomikoaren ondorioz zailtasunak pairatzen ari diren familiei laguntzea eta gardentasuna areagotzea” direla. Aurkezpenean azpimarratu zuen “enplegu politikak mantentzeko ahaleginari eutsi egingo diogula, horretan guztira 2,5 milioi erabiliz, horietatik 1,9 propio eta udalarenak izango direlarik. Euskadi guztian helburu hori lortzeko gehien jartzen eta dedikatzen duen Udala gara” erantsiz. Ermuak helburu hau betetzeko egiten duen ahalegina “itzela” da, horrela berresten duelarik Ekonomia Ministerioak argitaratu duen azken datua -2012 urtealdiari dagokiona- gure herrian “pertsonako 300 € erabiliz horretan, Espainian bataz beste 100 azpitik egonik eta Euskadin, baita ere”. Enpleguaren eremuan “langabetuak zuzenean atenditzen, gazte eta familientzako enplegu-politikak gauzatzen eta ekintzaileentzako ere bai”.

Ohiko izaera izan zuen Udalbatzarra asteazken iluntzean egin zen, hiru ordu eta erdiko iraupen ingurukoa. Osokoaren bilerak grabatu egiten dira eta guk audio osoa bere horretan uzten dizuegu udal Ivoox kanalean, esandakoak hitzez hitz baitaude bere testuinguruaren baitan.

Udalbatzaren Aurrekontu orokorrak udalarena eta bere autonomiadun erakundeena eta sozietate publikoena barne hartzen ditu. Udal aurrekontua garrantzitsu eta handiena da, aurtengoan 19 milioi da. Udal Euskaltegiak 223.945 euro izango ditu eta UKEk 1.591.870 euroko zuzkidura. Azkenik, Promosa sozietateak 2.099.035 euroko aurrekontua izango.

Aurrekontuarekin batera, hori egikaritzeko udal Araua eta Udalbatzaren zerbitzura dauden langile-zerrenda organikoa ere onartu dira.

Amaitzeko 2015eko aurrekontuaren laburpena jasotzen duen agiria PDF formatuan uzten dizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n