Ermuko Udalak faktura elektronikoari bide eman dio
Ermuko Udalak faktura elektronikoa abian jartzeari ekin dio eta webgune korporatiboan leku egin dio urratsez urrats eta zehaztasunez jarraitu beharreko bideari. Hori horrela, erakundearen eta bere menpeko erakunde autonomiadunen hornitzaile direnek jada aukera hori erabili dezakete, Estatuko legeriaren arabera bide elektronikoa erabiltzera derrigorturik badaude. Gure udala faktura elektronikoa bultzatzeko eta Alor Publikoko Fakturen Erregistroa eratzeari buruz abenduaren 27ko 25/2013 Legean xedatutakora egokitu da, urtarrilaren 15etik indarrean baitago. Fakturak aurkezteko modu hori derrigorrezkoa dute -BEZ barne- 5.000 eurotik gorako fakturak aurkeztu nahi duten guztiek.
Helburua bi alderdientzat kostua murriztea da eta, segurtasuna eta gardentasuna areagotzea baita ere
Legeria betetze aldera, Ermuko Udalak eta menpeko dituen entitateak FACe izeneko plataformara –Estatuko Administrazio Orokorrak Faktura elektronikoak jasotzeko eratu duen Puntu Orokorrera- atxiki izan da. Gure webgune honetan ‘Faktura elektroniko’ izenburua duen atala prestatu dugu gure hornitzaileentzat, non faktura elektronikoak prestatu, bidali eta izapideak jarraitzeko informazio guztia duten. Bertan Udalak nahiz bere entitateek dituzten unitate administratibo ezberdinen zerrenda eta bakoitzaren kodeak kontsultatu ahal izango dituzte, eta baita kontabilitate bulegoetara, kudeatzaile organoetara eta izapidetze-unitateetara sartu ere. Faktura elektronikoak, Faktura-e izenaz ere ezagunak direnak, doako aplikazio baten bidez egin daitezke –hainbat daude- zeinak doan eta inolako kosturik gabe behera ekar ditzaketen.
Xehetasun guztiak espresuki prestatu dugun Herritarrentzako Informazio Orrian dituzue. Hori Abiapuntun dago eta horren barne udal izapideak dioen atalean. Bertara, webgunearen orri nagusi edo azaletik ere irits daiteke, bertan utzi dugun lasterbideaz baliatuz.
Lotutako albisteak

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa