Hornitzaileei fakturak, bataz beste, 12 egunetan ordaintzen die Ermuko Udalak, kontabilitatean sartzen duenetik hasita

25.06.15
Ekonomia eta Ogasuna

Muga eta ekonomiari dagokionez atzerakada egoeran -udaleko diru-sarrerak gutxitu egin baitira- bizi bagara ere, Ermuko Udalean diruzaintzari dagokionez egoera onean gara, ‘osuntsu’ dago eta horri esker hartzen ditugun konpromisoei normaltasunez erantzuteko gauza gara. Horregatik, hain zuzen ere, ekonomikoki hartu ditugun konpromisoei puntualtasunez eta zorrotz erantzuten diegu. Eta gure hornitzaile direnei -ondasun nahiz zerbitzuena, beste administrazioak salbu- fakturak ordaintzeko erabiltzen dugun bataz besteko denbora, hamabi egun baino motzagoa (11,89) da, faktura aolikazioan sartu eta k ontabilizatzen denetik. Hau da, Gobernuak administrazioei erosketa, zerbitzu eta zorrak ordaintzeko xedatua duen 30 eguneko epearekiko, azpitik, gehienezko epetik 18 egun lehenago. Faktura bat sartu eta erregistratzen denetik onartzeko ibilbidea hasten du, - honetarako 30 eguna ditugularik- eta ondoren, kontabilitatean barneratzen denetik ordainketa gauzatzeko epea kontatzen hasten da, horretarako beste 30 egun izanik.

Fakturak ordaintzeko bataz besteko epe hori hobetzen asko lagundu du horiek izapidatzeko prozedura arrazionaltzeak eta hobetzeak. Prozedura sinplifikatu eta gastuak kontabilizatzeko lana atzeratzen zuten pausoak ezabatu egin ditugulako. Horri esker, hornitzaileei hilabetea baino askoz lehenago ordaintzen diegu, merkataritzan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezrtzen dituen uztailaren 5eko 15/2010 Legeak -abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatu zuenak- ezartzen dituen gehienzko 30 egunen azpitik.

Fakturak ordaintzeko epeak hobetu eta murrizteak, zorroztasunaren eta erantzukizunaren seina dira Ermuko Udal honentzat, jakin badakigulako krisi ekonomiak ekarri duen ondorio eskasenetako bat fakturak ordaindu gabe uztea eta horiek kitatzeko epea luzatzea izan dela. Bi ondorio horiek sektore guztien jarduera asko korapilatzen du, batez ere, enpresa txiki eta ertainentzat, epe laburreko kredituarekiko menpekotasun eta diru-zaintzako muga handiak izaten dituztelako.

Arin ordainduaz, gure toki ekonomiari mesede egiten diogu, leihakorrago izan dadin. Ordainketen beraduntzak enpresa ehuna suntsitzen duelako.

Fakturak ordaintzen zorrotz izan eta zuzen jokatzeak gure Udalari lanak egin eta zerbitzuak eskaintzen dizkioten enpresa txiki eta ertainentzat ona da, ekonomiaren gorabeherak gogor eragiten dien segmentua direlako. Ekonomi jarduera sustatzeko udalak tamaina horretako enprsetan ahaleginak egiten dituela ahantzi gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
23.04.25
Aurtengo Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko hilabete izango

Gure herrian dauden 8.268 motordun ibilgailuen titularrek apirilaren 30etik maiatzaren 30era izango dute borondatezko epea
Imagen
21.02.25
Ermuarrek hurrengo aurrekontuko 250.000 euroen erabilera erabakiko dute

Ermuak parte-hartze prozesua zabala irekiko du, 2026ko Aurrekontuaren %1 lau adin taldeek erabakitakoaren arabera banatzeko
Imagen
19.12.24
Udalbatzak ia 26 milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako

Proiektuak PSE-EE/PSOE eta EAJren aldeko botoak jaso ditu, Elkarrekin Ermuaren ezezkoa eta EH Bilduren abstentzioa